ERRETZAILEENTZAT

Zer arrisku suposatzen dute zigarro-puntek gaur egun?


Urtero mundu osoan 6 billoi zigarro erretzen dira. Honetatik,
%75-a espazio publikoetan botatzen dira, hau da, 4,5 billoi
zigarro punta espazio publikoetan.


Azken urteetan ingurumen-kanpainak plastikoaren erabilera
eta erreziklapenari garrantzia eman diote, baina ikerkuntza
askok esaten dute arazorik handiena zigarro-puntak direla.
ONG Ocean Conservancy-k egindako Building a Clean Swell 2018 
txostenari jarraituz, zigarreta-puntak dira itsasoetako hondakinik ugariena.
Mundu osoko hondakinetako %13a zigarro-muturrek hartzen dute.



Nola izan daiteke hain txikia den gauza bat hain beste
arazo sortzea?
Oso arinak eta txikiak direnez, kilometro pila bat mugi daiteke. Zigarro-puntak
itsasora iristen dira gure hirietatik ibaiak, euria, estoldak edota aireak lagunduta.
Hariari jarraituz, edozein motatako ekosistemak kaltetu dezakete. Gainera,
gutxi-gora behera 10 urte behar dute degradatzeko. 
Zigarro-puntak urarekin kontaktua izanez gero, haien substantziak zabaltzen
dira eta ondorio katastrofikoak sortzen dituzte gure itsasoetan eta munduan.
Modu honetan, uraren kalitatea asko txartzen da eta ondorioak gero eta
okerragoak izan daitezke.

Zenbat bizitzetan eragiten dute zure zigarroak?
Zelulosazko azetatoa da zigarro-puntak egiteko erabiltzen den substantzia
bat. Termoplastiko oso arriskutsua da. Gainera, toxikoak diren substantzia
pila bat dute, adibidez, kadmioa. Metal hau oso arriskutsua da animalientzat
eta hauek pozoitu daitezke bioakumulazioarengatik (substantzia toxikoen
akumulazioa) hainbat zigarro-muturrak jan ondoren. Zigarroek duten beste
substantzia toxiko bat artsenikoa da, beste metal bat. Hau oso toxikoa da
landareentzat eta hauek oso erraz xurgatzen dute elementu hau.
Habitaten degradazioari ondorioz ere, hegaztiei kaltetzen die haien habiak
egiterakoan. Haien baliabideak habiak egiteko bukatzen ari ditugunez,
hegazti askok zigarro-puntak erabiltzen dituzte eta haien osasuna kaltetzen
dute. Honek gizakien bizitzan ere influentzia handia du, gorputzan egiten duen
minagatik eta goian aipatutako beste hainbat arrazoirengatik.

Birziklapena eta soluzio posibleak

Tabakoa erauztea izango zen soluzio eraginkorrena baina badaude hain zorrotzak
ez diren aukerak. Bat izan daiteke hirietan zigarro-puntentzako zabor bereziak
jartzea edota edukiontzi grisara botatzea. Beste bat da zigarroen filtroak beste
material batekin egitea eta toxikoak direnak kentzea. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat