PLASTIKO MOTAK


Plastikoaren erabilera gaur egun asko handitu da. Plastiko motak daude (guztiak ez dira berdinak) eta bakoitzak ezaugarri desberdinak ditu eta erabilera ezberdinetako erabiltzen dira. Hauek, talde desberdinetan klasifikatzen dira.
1. TALDEA

Bere resina mota PET edo PETE (polyethylene terephthalate, polietileno telereftalatoa) da eta haren identifikazio kodea albokoa da.








Hauek izan daitezke polietilenoa duten objetu batzuk:
  • Edari karbonatatu eta gaseosetako ontziak.
  • Botilatutako uraren botilak
  • Olioaren ontzia
  • Kosmetikoetako ontzitan
  • Botiketako ontzitan
  • Arropetako teletan


Hauek dira honen ezaugarriak:

  • CO2-a eta O2-a oso ongi mantentzen dira PETko ontzi batean.
  • Berez gardena da baina koloratzaileak sar ahal dizkiozu
  • Oso arina da
  • Iragazgaitza eta zurruna da
  • Gogorra da.
  • Kimikoei eta beroari erresistzentzia handia dio


PET-a mundu osoan gehien birziklatzen den plastiko mota da hauek bereizi eta sailkatzeko azpiegiturak ongi eratuak daudelako. Hainbatetan birziklatu daiteke gainera. Ez da biodegradagarria.



Plastiko mota hau besteekin konparatuz ez du arrisku handirik. Batzuetan, batez ere azidoak dituzten produktuekin, ontziek substantzia kutsagarri bat jariatzen dute (Antimonioa, Sb), baina ez kantitate arriskutsu batean.

2.TALDEA


Bere resina mota: HDPE edo PEAD (High Density Polyethylene, dentsitate handiko polietilenoa) eta haren identifikazio kodea albokoa da.







Hauek izan daitezke dentsitate handiko polietilenoa duten objetu batzuk:
  • Elikagaiak ontziratzeko
  • Hoditeriak egiteko
  • Babes produktuak egiteko (kaskoak, belaun-babesak…)
  • Jostailuak egiteko
  • Detergente eta esne ontziak egiteko
  • Loreontziak, kuboak eta etxe produktu asko sortzeko

Honen ezaugarriak hauek dira:
  • Produktu kimiko eta beroari erresistentzia mordoa
  • Gogorra, malgua, arina, sendoa eta zeharrargia da 
  • Oso erraza da honen gainean gauzak imprimitzea edota idaztea

Material hau birziklatu daiteke arazorik gabe ,material hau bereizi eta sailkatzeko azpiegiturak ongi eratuak daudelako.


HDPEa ez du arriskurik ez duelako toxina kutsagarririk jariatzen. 

Resultado de imagen de 3pvc
3. TALDEA

Bere resina mota PVC da eta haren identifikazio kodea albokoa da.




Hauek dira polikloruroa izan ditzaketen hainbat objektu: 
  • Hala nola eraikuntza eta eraikuntzetan
  • Osasunaren zaintza, elektronika, automobilak eta beste sektore batzuetan
  • Odol-poltsetatik eta hodietatik alanbreetaraino doazen produktuetan


Haren ezaugarriak hauek dira

  • PVC, bere jatorrizko forman, hauts zuri, amorfo eta opako bezala agertzen da.
  • Zaporerik ez du eta kalte gabea da, eragile kimiko gehienekiko erresistentea izateaz gain.
  • Arina da eta ez da sukoia, eta, beraz, sugarra ez zabaltzeko material gisa sailkatzen da.

Plastiko mota hau birziklatu daiteke. Material ekonomikoa eta moldakorra delako, hainbat aplikaziotan erabili daiteke.

Plastiko toxikoa da. Ingurumenerako txarra da eta gainera, erretzerakoan, substantziak kutxakorrak (organokloratua) askatzen ditu.

Resultado de imagen de 4LDPE
4.TALDEA
Bere resina mota LDPE (polietilenoa) da eta haren identifikazio kodea albokoa.



Hauek dira polietilenoa duten hainbat objetu:
  • Erosketa eta zaborrarako poltsak
  • Eskularroak 
  • Medikutzan erabiltzen duten pote espezialak



Haren ezaugarriak hauek dira:

  • Erresistentzia termiko eta kimiko ona. 80 ° C-ko tenperatura jasan dezake modu jarraituan eta 95 ° C-koa denbora tarte labur batean.
  • Inpaktuarekiko erresistentzia ona dauka.
  • Esne-kolorekoa da, eta gardena izan daiteke lodieraren arabera.
  • Oso prozesagarritasun ona, hau da, termoplastikoetarako erabiltzen diren konformazio-metodoen bidez prozesatu daiteke, hala nola injekzioa eta estrusioa.
  • Dentsitate handiko polietilenoa baino malguagoa da.
  • Inprimatzeko, margotzeko edo gainean itsasteko zailtasunak ditu.

Birziklatu daiteke, baina zailagoa da. Gure osasunerako ez ditu arriskurik.



5.TALDEA

Bere resina mota PP (polipropilenoa) da eta bere identifikazio kodea albokoa da.











Hauek dira polipropilenoa eraman dezaketen objetuak:
  • Ontziratzea
  • Ehungintza industria
  • Paper-tegia
  • Automobilgintzako osagaiak
  • Laborategiko ekipoak
  • Bozgorailua

Honen ezaugarriak hauek dira:

  • Urraduraren gutxieneko erresistentzia.
  • Oxidazioaren gutxieneko egonkortasuna.
  • Oso soldagarritasun ona.
  • Dentsitate baxua.
  • Ezaugarri kimiko eta elektriko oso onak.

Plastikoen bilketa hautatze-eran egiten da. Hautaproba gainditzen duen polipropilenoko kantitatea eta etxe-produktuetako honen bolumena oso baxua da.


PP ez ditu arriskurik, ez ditu toxina kutsagarriak jariatzen.

6.TALDEA

Haren resina mota:  PS (Poliestirenoa) da eta identifikazio kodea albokoa.

Hauek izan daitezke poliestirenoa izan dezaketen objektu batzuk:
  • Ontziak fabrikatzea
  • Erabil eta botatzeko platerrak eta mahai tresnak
  • CD ak

Haren ezaugarriak hauek dira:

  • Arina da.
  • Hezetasunarekiko erresistentzia du
  • Xurgapen gaitasunak ditu


Plastiko mota hau ezin da birziklatu.

Substantzia kantzinogenikoak jariatzen ditu (bisfenola A, estrogeno alifenola).

7.TALDEA
Ez du resina mota ezta identifikazio kode zehatzik, hainbat izan daitezke. 1., 2., 3., 4., 5. eta 6. taldeetan sartzen ez diren beste guztiak 7. taldekoak dira.




Hauek izan daitezke beste plastikoak dituzten objetu batzuk:
  • Biberoiak
  • CD eta DVD-ak
  • Zukutzeko ketchup botilak
  • Mikrouhin-labeetarako platerak

Bere ezaugarriak hauek dira:
  • Gehienetan hainbat plastikozko nahaste bat da.
  • Substantzia konplexuak ditu.


Material hau ezin da birziklatu resina mota konplexuak dituztelako.
Plastiko mota honen arrisku handiena ze daraman ez jakitea da, ez dakigu zein hain kutsakorra den.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat